Irakaskuntza eta murgiltze sistema

Ikastolak erantzun bai pedagogikoa bai soziolinguistikoa ematen die familiei, hizkuntza eguneroko bizi egoeran kokatzen baitu: haurrak praktikatuz eta eginez ikasten du.
Familia baitan transmisioa ahula izanik ere, euskararen bereganetzeko eta bizitzan komunikatzeko behar diren giltzen menperatzeko eskola lekurik hoberena da.

Murgiltze sistema goiztiarraren ezaugarri eta helburu nagusia Ikastola ta Ikastolaren inguruko ihardueretan (haurtzaindegia, aire hartzea, jantegia, …) euskaraz ikastea eta komunikatzea da.
Lehen mailako 2. urtetik goiti, frantsesez ere ikasten hasten dira, ondoko ordu banaketarekin :

Gaur egun, hizkuntza baten menperatzeko bide eraginkor eta segurrena murgiltze sistema goiztiarra da.
Murgiltzea iraultza bat. J. Petit. Do Bentzinger Edizioa.

Pedagogia

Buraso-ikasle-irakasle harremana

Sartzean informazioa emateko bilkura da, baina kontaktu horrek ikasturte osoan zehar jarraitu behar du.

Abenduan eta ekainean jarraipen bilkurak proposatuak izanen dira haurren egoera aipatzeko, baina hitzordu bat eska daiteke momentu oro, beharrezkoa denez gero. Bestalde, haurraren bizitzan gertatutako aldaketak edota osasun arazoak hezkuntza taldearekin parteka daitezke.

Ikasleen jarraipena ongi bete dadin Ikastolako hezkuntza taldeak seaskako talde profesionalarekin batera lan egiten du (psikologoa, aholkulari pedagogikoa, etabar).