Animazioak

Funtzionamendu gastuen pagatzeko, Errobi Ikastolak ekitaldi batzuen antolatzea hautatu du, burasoen parte hartzeari esker.
Hola, ikastolako kotizazioak azkarki apaltzen dira.
Ekitaldiak behar den bezela iragaiteko, buraso guzien parte hartzen beharrezkoa da.
Burasoen egin beharrak dira :

  • Euskal biskotxak egin (urtean 5 aldiz) eta urtean behin salmentan parte hartu (izena interneten bidez emaiten da)
  • Egutegiak eta Herri Urratsen zozketaren txartelak saldu
  • Herri Urratsen lanean arizan
  • Ondoko ekitaldi horietarik bietan parte hartu :
    • Biper besta Ezpeletan
    • Kanboko bestetan
    • Ganer hustean
    • Harri Xurin
    • Mus txapelketan
    • Euskal biskotxaren bestan

Burasoek Seaskakao kolegio batean beste haur bat(zu) eskolatuak ba dituzte, huna zoin de ibilmoldea :

Seaskaren egutegiak : burasoek ikastolako egutegiak baizik ez dituzte saldu behar
Herri Urratsen zozketa : burasoek kolegioko txartelak saltzen dituzte
Herri Urratseko lan taldeak : burasoek ikastolako lan taldean parte hartzen dute