Seaskaren aurkezpena

SEASKA federazioaren partaide dira ikastola guziak. Frantses Hezkuntza Nazionalarekin pribatu kontratupean dira.
2017an, SEASKAK 3 000 ikasle baino gehiago eskolaratzen ditu bere lehen mailako 31 ikastoletan, lau kolejio eta lizeoan.
Ikastoletako ondorioak kolejioetako brebeta eta baxoa azterketetan beste eskoletakoen heinekoak dira.

Herri Urrats , ikastolen aldeko bestak urtero 80 000 bat jende biltzen ditu Senpereko lakuaren inguruan. Irabaziak ikastoletako egoitza berri edo arraberritzeen gastuen ordaintzeko baliatuak dira.