Pedagogia

Ikastolen berezitasun pedagogikoa murgiltzea, metodo sinplea, naturala

Irakaskuntza osoa euskaraz, ama ikastolatik baxoraino, proposatzen duen eskola bakarra ikastola da. Ikastola, eskola euskalduna ikasle elebidunak prestatzen dituena!
Ikastolan haurrak ikasten du hitz eginez. Euskaren osoki murgildua da eta haren erabiltzera bultzatua da jokoetan, aurkitze eta komunikazio egoeretan. Zinezko komunikazio eta bizi hizkuntza da Euskara.

Ikasle kopuru mugatzeari, atxikia da Errobi ikastola. Horrek haurrari eskaintzen dio hurbiletik eta pertsonalki jarraikia izateko ahala eta baita ere taldean idekitzeko posibilitatea.

Ikastolan, kultura eta kirola eskaintzak badira : pilota, bertsularitza. Gainera, haurrak ikasten du ere besteekin bizitzen : ardurak hartuz, besteak errespetatuz…