Nor gira

Kanboko Errobi ikastola, 1976-an sortua, herriko haurzaindegia, jantegia eta beste eskolen ondoan kokatua da. Kanbo eta auzo herrietarik datoz haurrak : Ezpeleta, Ainhoa, Larresoro, Luhoso, Itsasu, Zuraide, Makea. Haur kopuru handitzearengatik bi egoitza berri eraikiak izan dira, bata 1997-an eta bestea 2005-ean.

Erakasle eta laguntzaileek dute osatzen talde pedagogikoa.

Haurra prest den bezain laster etortzen ahal da ikastolara. Ikastolak eskolaratzen ditu ere ahalmen urriko haurrak.

Errobi ikastolan, haurzaindegia goizeko 8 tarik 8 ak ta erdi arte eta aratsetan 4 ak et’erditarik 6 ak eta erdi arte. Estudioa ere eginarazten dute erakasleek.

Ikastolaratze gastuak 2008-an : 30 euro hilabetero, 21 hilabetez haur batentzat. Haur batetik goiti prezioa ttipituz doa.