Lan taldeak

Lan talde bakotxak proiektu eta gertakarien antolatzea da, bai eta ere ikastolako biziko eremuen kudeatzea.

Famili bakotxak ikastolaren dinamikan parte hartzen du lan talde batean sartuz.

Denen parte hartzea ezinbestekoa da ikastolaren ibilmodearen segurtatzeko. Horretarako famili bakotxari Biltzar Nagusiaren karietarat edo ondoko astean lan talde batean izena emaitea galdegiten diogu.

Ikastolaren barneko lan taldeak

Besta batzordea :
Batzorde hau ekitaldi desberdinen antolatzeaz arduratzen da diruaren sararazteko, ikastolaren ibilmoldea segurtatzeko.
Adibidez : Ezpelatako biper besta kari zikiro baten antolatzea, ganer hustea, Kanboko bestetan taloen saltzea…
Lan talde horrek burasoen laguntza behar du ekitaldi horien egunean.

Arta taldea :
Ikastolako egoitzen artatzeaz eta zaintzeaz arduratzen da. Esku lanetan (iturgintza, hargintza…) adituak diren burasoek dute haotan parte hartzen.

Langile batzordea :
Ikastolako langileetaz arduratzen da (laguntzaileak). Haien ordutegia kudeatzen du eta haiekin harremana mantentzen.

Garbiketa batzordea :
Egoitzaren garbiketa antolatzen du (lan zerrendak, material erosketa…). Famili bakotxak urtean behin parte hartzen du garbiketan.

Jantegi batzordea :
Kantina kudeatzen duen JANTEGI elkartearekin harremana segurtatzen du.

Harreman batzordea :
Ikastolaren kanpoko harremanetaz arduratzen da (ikastolako ongiegile, buraso) : webgunea, ate idekitze egunaren antolaketa, buraso berrien hartzea, komunikazio dokumentuen egitea…

Pedagogia taldea :
Ikastolan zein etxean hezkuntzari lotuak diren gaien inguruko gogoetak antolatzen ditu : bilkurak edo aditu batzuen mintzaldiak.

Euskara taldea :
Euskaldunak ez diren burasoak euskararat hurbil arazten ditu. Ikastolatik kanpoko harremanetan euskara sustatzea du helburu.
Euskarazko haur liburuen salmentak antolatzen ditu Biltzar Nagusiaren karietarat eta eguberriz, bai eta ere ekitaldi batzu burasoen arteko harremanen sustatzeko (adibidez : eguberriko atsal askaria, sagarnotegirat ateraldia…)

Herri Urrats salmenta taldea :
Herri Urratsen jantzien saltzea ikastolan antolatzen du urtean 2 aldiz (neguko eta udako jantziak). %20a ikastolarentzat.

Ikastola desberdinen arteko lan taldeak

Herri Urrats batzordea :
Herri Urratsen bulegoko bilkuretan parte hartzen du (urtean 6 aldiz) bestaren antolatzeko.
Herri Urrats eguneko burasoen parte hartzeaz arduratzen da (frita eta izozkien salmenta, langilleen bazkaria prestakuntza eta serbitsatzea).

Ikastolen Kontseilua :
Ikastolen Kontseilua seaskako batzorde erabakitzailea da. Bere baitan dira Seaskaren norabideari edo aurrekontueri buruzko erabaki nagusiak hartzen.
Batzorde hunen kideek Errobi Ikastola ordezkariek dira Ikastolen Kontseiluan.

Integrazio Batzordea :
Integrazio Batzordea ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren buraso eta adixkideen elkartea da.
Seaska elkarte-kidea izanik, bertan ikastola guziak ordezkatuak dira, xuxenki hunkituak izan ala ez, denek bat egiten dutelarik ezberdintasuna integratu nahi duen eskola baten alde.
Bere egin beharrak dira : ahalmen urriko haurren ikastolatzea sustatzea, familien laguntzea…

Egoitza :
Ikastola berrien altxatzeen edo berritzeen proiektueri buruz gogoetatzen du egoitza egokiak eta erabilgarriak izan ditezen. Seaskaren batzorde eragileari proposamenal egiten dizkio.

Ikastolaren barneko lan taldeak

    Ikastola Desberdinen arteko lan taldeak