Eskola bizia

Klase ordutegiak

Goizetan : 8.30 – 11.30
Arratsaldetan : 13.15 – 15.30 edo 14.15 – 16.30
Ama ikastolako harrera geletan egiten da 8.20tik goiti.
Lehen mailakoen harrera haurtzaindegi eremuan egiten da.

Ikastolatik ateratzeak

Ikastolako tenoreetan gertatzen diren psikomotrizitate, ortofonia… hitzorduetara joateko baimen orria betetzen da.
16.30tan etxera bakarrik doazen haurrek burasoen baimen idatzi bat behar dute.
Usaiaz kanpoko pertsona bat heldu bada haurraren bila, irakaslea abisatu behar da.
Urte hastapenean, autobusa hartzen duten haurrentzat, burasoek baimen gutun bat idatziko dute autobusaren konpainia zehaztuz.

Sendagaiak

Burasoek moldatu behar dute haurrek ez dezaten ikastolan erremediorik har. Ezin bestean, ordonantza batekin emanen dira.
Haurrek ez dute erremediorik atxikitzen zakuetan, irakasleari emaiten dizkiote goizeko lehen orduan.
Eritasun berezientzat proiektuak (PAI) egiten ditugu.

Urtebetetzeak

Urtebetetze askariak ekar daitezke (denen artean parteka-errexak). Goxokiak une horretan baizik ez dira jaten ahal (bi goxoki haurka gehienik).

Askaria

Ama ikastolan, askari kolektiboa da.
Lehen mailan, goizetan fruitu bat ekar daiteke.
Arratsaldeko askariak sinple eta goxokirik gabea izan behar(sodarik ez)