ikastolaren ibilmoldea burasoen elkartearen gain da ; bera da langileen nagusia, erosketetaz arduratzen da, diruzaintzaz….
Biltzar Nagusia
Elkartea biltzar nagusi batean biltzen da urtero azaroan. Lan taldeen bilana egiten du, ikastolaren diru konduak aurkezten ditu eta bulegoa bozkatzen. Hortan burasoek hitza hartzen ahal dute eta pundu inportanteak eztabaidatzen.
Bulegoa
Bulegoa Lehendakari batek, Diruzain batek eta Idazkari batek osatzen dute. Zuzendariarekin eta lan taldeen ordezkariekin hilabetean behin biltzen da ikastolaren ibilmoldea bermatzeko.